Irabaztea behar zuten elgoibartarrek, bestela laugarren postua -play-offetara sailkapena ematen duen azkena- galtzeko arrisku handia baitzuten. Hala, partidua hutsna bukatu denean beste partiduetako emaitzen menpe zegoen Haundiren sailkapena. Eta, Haundiren aldekoak izan dira emaitzok; laugarren postuagatik borrokan ari ziren Beasainek eta Gernikak huts egin dute-eta: Beasainek galdu egin du Santurtziren aurka eta Gernikak bina berdindu du Laudioren aurka. Hortaz, Amorebietaren aurkako hutsnako berdinketa sailkapena lotzeko nahikoa izan da, eta, bigarren urtez jarraian Bigarren B Mailara igotzeko play-offak jokatuko dituzte.
Pozak txoratzen zeuden Haundiko jokalariak eta Amorebietaraino hurbildu diren zaleak, eta ez da gutxiagorako, lantegi oso zaila baitzuen Hundik; bigarren sailkatuaren aurka eta etxetik kanpora lortu dute sailkapena. Amorebietak ziurtatuta zuen sailkapena, baina datorren denboraldian Errege Kopa jokatu nahi bazuen partida hau irabaztea ezinbestekoa zen bizkaitarrentzat, eta dena ematera irten dira berdegunera. Azkenean Portugaletek lapurtu dio Amorebietari bigarren postua eta baita Errege Kopa jokatzeko txartela ere
- Ikusi hemen: Azken jardunaldiko emaitzak eta sailkapena
•ARGAZKIAK:
|
|
|