Hobekuntzak Gizarte Zerbitzuetan: furgoneta berria eta 38 ohe gehiago

elgoibarren.net 2010ko mai. 10a, 12:12

 
Kutxak Udalari eman zion 100.000 euroko dirulaguntzarekin, hainbat hobekunta egin ahal izan dituzte Gizarte Zerbitzuetan, besteak beste, Eguneko Zentroko erabiltzaileentzako furgoneta bat eta San Lazaro egoitzarako motordun 38 ohe erosi dituzte. Bestalde, San Lazaro egoitzatik kendu diren 15 ohe Kongora bidali dituzte.


San Lazaroko oheak Kongora

  Gizarte Zerbitzuetan izan diren hobekuntzak aurkeztu dituzte Udaleko eta Kutxako ordezkariek. Eguneko Zentroko erabiltzaileek joan-etorrietarako erabiliko duten furgonetak balio dituen 43.217 euroetatik, 35.000 euro jarri ditu Kutxak; era berean, beste 65.000 euro eman ditu aurrezki kutxak San Lazaro egoitzan motordun 38 ohe eta ezintasunak dituzten pertsonak batetik bestera mugitzeko garabi berezia erosteko (beheko argazkian Sabin Unzetabarrenetxea, Kutxako ordezkaria garabia probatzen). Diru horrekin, gainera, megafonia eta komunikazio sistemaren zati bat ere finantzatu ahal izan da. Bestalde, San Lazaro egoitzatik kendu dituzten 15 ohe Kongora bidali dituzte, Tomas Madinabeitia apaizaren bitartez.

1706639706686 Hobekuntzak Gizarte Zerbitzuetan: furgoneta berria eta 38 ohe gehiago

1706639706762 Hobekuntzak Gizarte Zerbitzuetan: furgoneta berria eta 38 ohe gehiago



Furgoneta zaharrarekin zer?
  Eguneko Zentroko erabiltzaileak etxetik zentrora eta zentrotik etxera eramateko orain arte erabili duten furgoneta zaharrari beste erabilpen bat emango diotela aurreratu du Alfredo Etxeberria alkateak. Alabaina, ez du zertarako erabiliko den argitu nahi izan. “Furgoneta egokitu eta prest dagoenean jakinaraziko dugu”, gaineratu du.

1706639706800 Hobekuntzak Gizarte Zerbitzuetan: furgoneta berria eta 38 ohe gehiago

 

1706639706846 Hobekuntzak Gizarte Zerbitzuetan: furgoneta berria eta 38 ohe gehiago


Eguneko Zentroa, handiagoa
  Udal ordezkariek Eguneko Zentroan egin diren hobekuntzak ere aurkeztu zituzten. Obren kostua 76.314 eurokoa izan da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 57.145 euro jarri ditu. Handitze-lanen ostean, zentroak hogei lagunentzako edukiera izango du, orain baino bost gehiago. Aipatzekoa da, Elgoibarko zentroaren eguneko arretan 17 lagun daudela, beraz, beste hiru plaza daude betetzeko.

1706639706881 Hobekuntzak Gizarte Zerbitzuetan: furgoneta berria eta 38 ohe gehiago

1706639706920 Hobekuntzak Gizarte Zerbitzuetan: furgoneta berria eta 38 ohe gehiago