Antxintxikari elgoibartarren asteburuko emaitzak

elgoibarren.net 2010ko mai. 10a, 14:10

 
Anbotoko Kilometro bertikala, Izarraitzeko mendi lasterketa, Martin Fizen omenezko maratoia, Ermuko duatloia… herriko antxintxikariek izan dute non aukeratua joan den asteburuan. Proba guzti horietan ordezkari elgoibartarren bat izan da. Parte hartzearekin konformatu ez, eta puntako postuetan sailkatzea lortu dute batzuk, gainera.



Iñigo Lariz 17. Postuan Anbotoko kilometro bertikalean

Eduardo Uribe.

Gotzon Zulaika.

Anbotoko III. kilometro bertikala mendi-lasterketa arrakastatsua jokatu zen, domekan (maiatzak 8). 3,8 kilometroan 10,92 metroko desnibela gainditu zuten korrikalariek. 187 mutil eta 19 neska izan ziren guztira, eta Nerea Amilibia aiarra (50:16) eta Didier Zago (39:28) izan ziren garaile. Morkaiko mendi taldearen izenean hiru elgoibartarrek eta mendaroar batek hartu zuten parte.
  • 17. Iñigo Lariz (46:47)
  • 21. Haritz Arrieta (47:05)
  • 51. Gotzon Zulaika (51:43)
  • 119. Eduardo Uribe (57:41)

Unai Narbaiza seigarren Martin Fizen omenezko maratoian

1706639706057 Antxintxikari elgoibartarren asteburuko emaitzak

Lasterketa bikaina egin ostean, seigarren postuan amaitu zuen Unai Narbaizak, Martin Fizen omenezko maratoia Gasteizen. Guztira 373 lagun bildu ziren proba ezagun honetako 42 kilometro eta 195 metroak egiteko. Jaime Moibenek irabazi zuen lasterketa (2:28:13) eta nesketan Gemma Perez izan da bizkorrena (3:08:51). Orain gutxi Mauritaniaren aldeko lasterketa irabazi zuen Narbaizak (ondoko argazkian) San Adrianen.
*Sailkapen osoa

Ainhoa Lendinez bosgarren Ermuko duatloian

1706639706139 Antxintxikari elgoibartarren asteburuko emaitzak

1706639706188 Antxintxikari elgoibartarren asteburuko emaitzak

  Atzo, maiatzak 8, Ermuko I. duatloia izan zen, sprint luzerakoa (5,3-23-2,5). Jose Antonio Ruiz eta Ainhoa Lendinez elgoibartarrek parte hartu zuten bertan, Urgazi Triatloi taldearen izenean, eta biak ala biak aurreneko postuetan sailkatu ziren; 5. postuan Lendinez eta 15. postuan, berriz, Ruiz. Lendinez berak azaldu ditu Ermuko duatloiko bizipen eta sentsazioak Urgaziren blogean.

Neskak (20 guztira):
  • 1. Ainhoa Murua (1:10:23)
  • 2. Cristina Alles (1:16:50)
  • 3. Inma Ruiz (1:19:09)
  • 4. Nerea Gambra (1:20:04)
  • 5. Ainhoa Lendinez (1:20:06)
Mutilak (109 guztira):
  • 1. Raf Baugh (1:04:24)
  • 2. Kepa Ruiz (1:04:53)
  • 3. Ander Aguirre (1:05:34)
  • 15. Josean Ruiz (1:09:23)

Aitor Osoro 34. postuan Izarraitzeko mendi-lasterketan

1706639706233 Antxintxikari elgoibartarren asteburuko emaitzak

153 lagun lehiatu ziren Izarraitzeko paraje ederrean jokatu zen Izarraitzeko mendi lasterketan, domekan. Bertan, Walhter Becerra (1:56:28) eta Aitziber Ibarbia (2:36:15) izan ziren 21,2 kilometroko ibilbide gogorra amaitzen azkarrenak. Elgoibartik Aitor Osoro izan da mendi-lasterketa honetan.
  • 34. Aitor Osoro (2:26:22)