Iruñearako manifestaldirako autobusak

elgoibarren.net 2010ko mai. 10a, 15:15


Kontseiluak Nafarroako Euskalgintzarekin batera “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea” aldarrikatzeko antolatu den manifestaziora -maiatzaren 15ean Iruñean- joateko autobusak antolatu dituzte Elgoibar, Plaentxia eta Eibarko euskara elkarteek elkarlanean.

  

1706639705459 Iruñearako manifestaldirako autobusak

 Elgoibartik 16:00etan irtengo da, King-Kong-etik, Eibartik 16.15etan, Ego Gainetik eta 16.30etan Plaentxitik, estaziotik
Bertara joan nahi dutenek honako telefonoetara deitu beharko dute izena emateko: 943 74 16 26 (Elgoibarko izarra), 943 20 13 79 (Eibarko AEK), 943 20 09 18 (…eta kitto! Euskara Elkartea) eta 943 75 13 04 (Pil Pilean Euskara Elkartea). Autobuseko tiketaren prezioa 10 eurokoa izango da eta autobusean bertan ordainduko da, baina aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da. Izena emateko azken eguna maiatzaren 12a izango da.