Epaiaren arabera, 2008ko uztailaren 24an, 14:00ak aldera izan zen sexu erasoa. Gizona, etxez etxeko banatzailea lanbidez, neskaren etxera joan zen entrega bat egitera. Bere lana egin eta alde egin aurretik, ordea, neskatxaren adina jakin nahi izan zuen banatzaileak eta, etxean bakarrik al zegoen ere galdetu zion. Martxa egin, eta handik minutu gutxira, neska bakarrik zegoela jakitun, gizona berriz itzuli zen. Eskuak garbitzeko aitzakiarekin “ur baso bat” eskatu zion adingabekoari eta soinekoaren azpian “barruko arropa ala bainujantzia” soinean al zeramatzan galde egin zion. Une horretan, epaiaren arabera betiere, “leporaino” altxatu zion soinekoa eta “begira geratu ondoren, besarkatu eta ahoan muxu eman zion”. Neskak atzera egin eta negarrez hasi bazen ere, gizonak “bere nahia” bete zuela jasotzen du epaiak.
Akusatuak fiskaltzaren zigor eskaerak onartu ditu. Urtebeteko kartzela zigorra eta gurasoei ordaindu beharreko 1.000 euroko kalteordaina ezarri diote sexu eraso baten egilea dela frogatuta geratu delakoan.
Iturria: diariovasco.com