Gauzak horrela, gauerditik aurrera larrialdi zerbitzuetara joan beharra dutenek Mendaroko Ospitalera edo Eibarko anbulatoriora jo beharko dute zuzenean, ekainaren 5etik aurrera.
Era berean, krisiari aurre egiteko eta gastuari eusteko helburuarekin 46 anbulatorio (104 daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban) zapatuetan ixteko proposamena aurkeztu die Osakidetzak sindikatuei. Asistentzia gutxien dituzten anbulatorioei eragingo die itxierak Osasun sailaren arabera, eta Elgoibarkoa ez dago horien artean.