'Cañon' lan berria aurkeztuko du Munletek Bilborock aretoan

elgoibarren.net 2010ko mai. 12a, 13:35

 
Cañon lan berriaren aurkezpen ofiziala egingo du Mendaroko Munlet taldeak, barixaku honetan (maiatzak 14), Bilborock aretoan, Bilbon. Kontzertua doakoa izango da.
Bestalde, Eitb Kultura saioan taldekideei egin dieten elkarrizketa emango dute, gaur (maiatzak 12) ETB-1en, eta ETB-3n bihar. (audioa eta bideoa dauzka)


  Euskal Herriko talderik onena izendatu zuten Munlet XX. Bilbao Hiria lehiaketan, eta Bilborock aretoan kontzertua eskaintzeko aukera zen sarietako bat. Cañon lan berria jendaurrean ofizialki aurkezteko probestuko dute kontzertua. Zaldiak taldeak ere parte hartuko du, barixakuan, 21:00etan hasiko den kontzertuan.

1706639703801 'Cañon' lan berria aurkeztuko du Munletek Bilborock aretoan

•Elkarrizketak Eitb Kulturan eta Gaztean
Munleteko taldekideak elkarrizketatu eta Cañon diskoaren inguruko erreportajea egin dute Eitb Kultura saioan. Gaur (maiatzak 12) emango dute ETB-1en (0010), eta barixakuan ETB-3 katean (21:30). Ikus hemen aurrerapena: kultura flash