Arima Beltza taldeko abeslari eta Uek taldeko bateriajole izandako Jon Gurrutxagaren proiekturik berriena dugu Jon & Sugramas. Egitasmoari forma emateko aspaldiko lagunekin batu da Elgoibarko musikaria. Sugearekin lotutako landarean oinarriturik “Sugramas” izenaz bataiatutako bandan Legen Beltza taldeko Ekaitz Garmendia eta Ivan Hernández azpeitiarrak daude gitarra eta baterian eta ‘Andrakan’ taldean ere diharduen Andoni Mujika elgoibartarra, berriz, baxuan.
Gurrutxagak baketak albo batera utzi ditu egitasmo honetan eta ahotsean zentratu da. Jon & Sugramas proiektuan ingelesez eta euskaraz abestutako rocka da nagusi, bluesaren eragina ere nabari da, baina batez ere 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena du. Hamaika abestiz osatutako lana Aste Santuan grabatu dute Bilboko Koba estudioetan Xanpe teknikariaren ardurapean (Jon Gurrutxagak Facebook bitartez azaldu ditu grabaketako xehetasun guztiak azken hilabeteotan). Taldearen eragina 60ko hamarkada amaieran eta 70eko hamarkada hasieran oinarritzen bada ere, garaikide sonatzen du Elgoibar eta Azpetiako laukoteak. Kolaborazioak ere izan dira taldearen estraineko lan honetan. Fredi Pelaez beasaindarrak hammond organua eta wurlitzer-a grabatu ditu “White drops”, “Egin iezaidazu” eta “Maybe someday” kantuetan. Keu Agirretxea ondarrutarra “Bidaia” rock pieza lasaiaren gitarra konponketetaz arduratu da, baita berauek grabatzeaz ere. Eta Jonek Arima Beltzan kide izan zuen Patxi Zabaleta elgoibartarrak gitarra akustikoa jo du “Duoan sortutako istorioa” piezan. Hitzetan ere laguntzarik izan du Gurrutxagak, Maider Osa arrasatearrak “Egin iezaidazu” abestiko letra idatzi baitu. Iñaki González-en diseinuak diskoak behar zuen azken ikutua eman dio lanari.

- Entzun hemen: Jon & Sugramas taldearen lehen diskoko abestiak Myspaceko orrian