Aurtengoa proiektu honen bosgarren edizioa izan da, eta bertan, Herri Eskolako 4. eta 5. mailetako ikasleak, Ikastolako 5. eta 6. mailetakoak eta Institutuko DBH 1eko ikasleek jardun dute egitasmo horren baitan. Astean ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, eta horretarako bitarteko tresna bertsoa izan dute. Proiektu hau Elgoibarko Udalak finantzatutakoa da.
•Ikasleek eskainitako Bertso Jaialdia
Proiektuak ikasturte osoko iraupena izan du, eta bertan jardun duten ikasleek bertso-jaialdi bat egingo dute, herritarren aurrean, urtean zehar egin duten lanaren erakusgarri bat eskaintzeko. Jaialdia, datorren maiatzaren 18an (martitzena) izango da, 18:00etan Elgoibarko Herriko Antzokian.