Otegi aske uzteko eskatzeko plataforma aurkeztu dute

elgoibarren.net 2010ko mai. 17a, 12:53


Arnaldo Otegi libre uzteko eskatzeko asmoz, Politika askatu, Arnaldo askatu plataforma aurkeztu zuten, joan den zapatuan, Plaza Handian. “Adin, sektore eta ideia askotariko” elgoibartarrek sortu eta osatzen dute plataforma. Dituzten helburuak eta taldea sortzeko izan dituzten arrazoiak azaldu zituzten, besteak beste, aurkezpen ekitaldian. (Ikusi goiko bideoan)


1706639699886 Otegi aske uzteko eskatzeko plataforma aurkeztu dute

 
Hiru helburu nagusi ditu plataforma horrek epe laburrerako: bakegintzan, sigla politikoetatik kanpo dauden herritar askoren partaidetza lortzea; Elgoibarren eta baita Euskal Herrian politikak aukera izan dezan eskatzea, eta Arnaldo eta haren senideei euren hurbiltasuna adierazi eta haren askatasuna eskatzea.

Arnaldo Otegi iazko uriaren 16tik dago preso. Donostian atxilotu zuten, LABen egoitzan, Baltasar Garzon epailearen aginduz. Logroñoko espetxean dago maiatzaren hasieratik.