Bost elgoibartarrek amaitu dute Zegama Aizkorri mendi maratoia

elgoibarren.net 2010ko mai. 17a, 13:50

 
Bost elgoibartarrek: Manolo Ramos, Jon Revert, Josu Mendikute, Asier Arrieta eta Ignacio Perezek parte hartu dute aurten (domekan jokatu zen) Zegama-Aizkorri maratoian. Elurra, euria, haizea eta hotza izan dituzte arerio nagusi 42,195 metroko proba amaitzea lortu duten 409 antxintxikari ausartek. (argazkiak eta sailkapena dauzka)

 

Josu Mendikute (eskuinean)

 Munduko koparako puntuagarria da Zegama-Aizkorriko maratoia eta mendi-korrikalari onenak batzen dira bertan, Kilian Jornet 22 urteko katalana kasu. Proba honetan lortzen duen hirugarren garaipena lortu zuen Jornetek 3:56:30 denbora harrigarriarekin. Bigarren postuan Aitor Osa (4:08:27) txirrindulari profesional ohia sailkatu zen. Zur eta lur laga zituen itziartarrak proba ikustera Aizkorriko parajeetara hurbildu ziren guztiak. Hala ere, esana zuen aurrez, lehen hamar postuetan sailkatzeko moduan ikusten zuela bere burua.
 Emakumezkoetan, berriz, Emanuela Brizio (4:47:51) italiarra izan zen jaun eta jabe. Bigarren postuan Nerea Amilibia (5:09:54) aiarra sailkatu zen, azken Karakateko igoerako irabazlea, hain zuzen ere.
  Elgoibartarrei dagokienez, 2009ko edizioan bezalaxe bost herritarrek parte hartu dute aurten (2007an bederatzi izan ziren). Manolo Ramosek min hartuta dagoen David Conderen dortsalarekin egin zuen korrika eta berak egin zuen denborarik onena elgoibartarren artean.
•Elgoibartarren sailkapena:
  • 100. Manolo Ramos (5:12:00)
  • 122. Jon Revert (5:21:58)
  • 243. Josu Mendikute (6:02:40)
  • 294. Asier Arrieta (6:26:39)
  • 381. Ignacio Perez (7:22:02)

Asier Arrieta.

Ignacio Perez.