•130 lagun, hiru madrildar tartean
Goizaldeko 5:30etan euria ari zuen barra-barra eta Morkaikoko kideak beldur ziren izena emanda zeuden 185 lagunetatik asko ez ote ziren Plaza Handian azalduko. Usteak erdi ustel, ordea, 130 bat lagun agertu baitziren plazan 38 kilometroko ibilbidea, euripean bazen ere, osatzeko asmoz. Tartean Madriletik etorritako hiru lagun ere bai. Morkaikokoek ez dakite zeinen bitartez jakin zuten Elgoibarko Mendi Itzuliaren berri, baina kontua da plazan agertu zirela itzulia ezagutzeko gogotsu.
Eguraldi hotza eta euritsua zegoen iragarrita goiz osorako eta bete-betean asmatu zuten. Irukurutzeta parean txingorra bota zuen eta Otsaurtiara ailegatu zirenean, -bertan egoten da lehen anoa postua- termometroak bost gradu besterik ez zituen markatzen (hiru gradu Irukurutzetako tontorrean dagoen termometroan). Hotz horrekin, salda beroak eta txorizoak ohi baino arrakasta handiagoa eduki zuten eta Valentin Txurruka, Jaime Martinez, Sabin Txurruka eta Xabier Etxeberriak eskuak bete lan eduki zituzten guztiei salda eta txorizoa banatzeko.

•Zapatuan estrainekoz
Aurten, bestalde, zapatuan egin dute estrainekoz mendi itzulia, “jendearen eskaerei erantzunez eta probatzeko”, adierazi dute mendi taldeko kideek. Parte hartzaile gehienak gustura ei daude egun aldaketarekin eta hurrengo urtean ere zapatuan egingo dela aurreratu dute.