Elgoibarko bi museoak ikusgai Gipuzkoako museoen webgune berrian

elgoibarren.net 2010ko mai. 18a, 18:16

Gipuzkoako Foru Aldundiak gipuzkoakomuseoak.net web gunearen aurkezpenarekin ospatu nahi izan du Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzaren 18an ospatzen da). Elgoibarko bi museoak ageri dira bertan: makina erremintarena eta Mufomi, fosil eta mineralena.


 Gipuzkoako museoen eskaintza zabala bildu dute gipuzkoakomuseoak.net web gunean. Herrialdeko museo, interpretazio zentro eta museo espazio guztiei buruzko informazioa bildu du Diputazioak, eta Museoen Nazioarteko Egunean aurkeztu du. Batetik, bisitarientzat da webgunea, gaika (historia, artea, gastronomia, itsasoa...) aurkitu baitezake museorik museo dagoen informazioa. Bestetik, atal pribatua dauka webguneak, museoak elkarren artean koordinatzeko lan tresna izango dena. Web gunean sartu dituzte Elgoibarren dauzkagun bi museoak: makina erremintarena eta fosil eta mineralena; ezagunagoa lehena eta ez horren ezaguna, beharbada, bigarrena.
 Bi museoen gaineko informazio guztia aurkituko duzue honako loturetan: