Europako Mendien mendebaldea ezagutzeko aukera izango dugu irteera honetan, eta, besteak beste, Peña Santa mendi malkartsu eta liluragarria ikusi ahal izango dugu.
Larunbatean autobusak Covadongako lakuetan (1.060m) lagako gaitu eta bertatik Vegarredondako aterpetxera (1.410m) joango gera. Handik, Mirador de Ordiales edo/eta Pico Cotalbara (2.026m) igoko gara.
Igandean Vegarredondako aterpetxetik irten, Hou Santu gainetik (2.091m) pasa, eta, azkenik, Mesoneseko kanalestik Cain (460m) herri politera jaitsiko gara.
- Irteera: larunbatean (ekainak 12) goizeko 5:30etan Plaza Handitik.
- Prezioa: 70 euro bazkideak –80 euro bazkide ez direnek-. Prezioan sartzen da: autobusa, aterpetxean afaria, loa eta gosaria, eta Cainetik Posada de Valdeonerarainoko taxia.
Gogoan izan Morkaikok aurtengorako antolatu dituen hiru mendi irteera luzeetarako (Pikoak+Pirinioak+Gredos) bonoa eskuratzeko aukera duzuela. Bonoa eskuratuz, 80 euro aurrezteko aukera dago, eta 25 urte arteko gazteek, berriz, 110€ aurrezteko aukera izango dute.