IMHk bi prentsaurre eman zituen atzo; Donostian bata (goiko argazkian) eta Elgoibarren bestea. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunearen Areto Nagusian parte hartu zuten Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarara Zuzendaritza Nagusiak, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak, Mikel Urdangarin Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzaren teknikariak, eta Joxean Egaña eta Edurne Bilbao, azken biak Makina Erremintaren Institutuko (IMH) zuzendari eta komunikazio arduradunak, hurrenez hurren. Arratsaldean, berriz, Elgoibarren aurkeztu zen ekimena, Udaletxeko eta IMHko arduradunen eskutik.
- Informazio osoagoa: IMHren webgunean