Juan Mari Egurenek irabazi du Txapeldunen Ligako finalerako sarreren zozketa

elgoibarren.net 2010ko mai. 20a, 09:57

Bayern Munichek eta Inter Milanek zapatu honetan (maiatzak 22), Santiago Bernabeun (Madril), jokatuko duten Txapeldunen Ligako finala ikusteko moduan izango da Juan Mari Eguren, Elgoibarko Klub Deportibori esker; izan ere, berak irabazi ditu futbol taldeak finala ikusteko zotz egin dituen bi sarrerak. Miguel Arriola eta Miguel Angel Mugika ere ez dira esku hutsik geratu.


 Argazkikoak Klub Deportibo Elgoibarrek eginiko zozketa bereziko irabazleak dira. Juan Mari Egurenek (eskuinetik bigarrena) irabazi du lehen saria: Txapeldunen Ligako finala ikusteko bi sarrera eta joan-etorriak. Miguel Arriolak (ezkerretik lehena) eskuratu du bigarren saria: bi lagunentzako 500 euroko afaria Eibarko Chalcha jatetxean; eta, Miguel Angel Mugikak irabazi du hirugarren saria: 300 euro eskudirutan.
 
Lotura duten albisteak: