Barixakuan hasiko da Debako Antzerki Astea, eta Taupada taldeak eskainiko du lehen antzezlana. Isladak lana taularatuko dute elgoibartarrek, 22:30etik aurrera Lojendioko frontoian (oraintsu inauguratu duten Debako frontoi berria). Edurne Lasa eta Jose Mari Larrañagaren zuzendaritzapean, hamar aktore izango dira taula gainean. Aktoreen bizipenetan oinarritutako lana da Isladak. Euren kezkak, ilusioak eta asmoak jaso dituzte, eta egunerokotasunean ohikoak diren gaiak landu dituzte. Esketx laburretan irudikatuko dute obra, eta aktore bakoitzak hainbat pertsonaia antzeztuko ditu. Pertsonaien arteko elkarrizketak antzeztuko dituzte batzuek, eta beste batzuek gorputz ekintza soilak egingo dituzte. Umorezko antzezlana da, baina era berean, ikusleei pentsaraziko dizkien gaiak ere landuko dituzte.
∞Lotura duten albisteak: