Igoera lortzeko borrokan partida garrantzitsua jokatuko du Alcortak etxean

elgoibarren.net 2010ko mai. 21a, 07:45

 
Sanloko Alcorta Forging Group taldeak Trapagaran taldearen kontra jokatuko du, bihar (maiatzak 22), Olaizaga kiroldegian. Igoera fasea amaitzeko hiru partidaren faltan, etxean jokatuko duten azken partida izango da elgoibartarrentzat eta zaleen babesa eskatu dute.


 Igoera fasea amaitzeko hiru partidaren faltan, bigarren postuan daude elgoibartarrak, Bergarako taldearekin berdinduta, eta lehen sailkatuarengandik (Egia) puntu batera. Azken bi partidak etxetik kanpo jokatuko dituztenez, berebiziko garrantzia dauka senior mutilek Trapagaranen aurka etxean jokatuko duten partida honek. Hori dela-eta zaleei animatzera joateko deia egin nahi diete taldeko arduradunek. Partida 19:30ean hasiko da.
Lotura duten albisteak:
Federopticos Ikus taldea finalean
 Bestalde, infantil mailako Federopticos Ikus taldeak Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko du zapatu honetan. Usurbilen jokatu zen finalaurrekoetako partidan Zarauzko Aiala B taldea hartu zuten mendean (21-23) elgoibartarrek. Beste finalaurrekoan ere elgoibartarrek (Aterpe) eta zarauztarrek (Aiala A) neurtu zituzten indarrak. Azken emaitza 24 eta 12 izan zen zarauztarren alde. Hortaz, Ikus eta Aiala A taldeek jokatuko dute finala zapatu honetan (maiatzak 22), Mutrikun, 10:00etatik aurrera.