Lanean eszedentzia hartu,
eta munduan barrena dabiltza Juan Agustin Larrañaga, Mari Jose Escobal
eta Jara eta Ruth haien alabak, herrialde eta kultura berriak ezagutuz.
Uztailaren 1ean irten ziren Mendarotik, autokarabanan, eta batetik
bestera dabiltza, nomadak bailiran. Beraien ibilerak kontatzen dituzten
blog bat ere badaukate.
Turkia, Jordania, Siria, Bulgaria, Rumania, Hungaria, Polonia, herrialde baltikoak, Finlandia, Laponia, Norvegia, Suedia, Danimarka, Belgika, Frantzia...dira orain arte bisitatu dituzten herrialdeetako batzuk.
- Ikusi hemen: Bidaiaren kronika eta argazkiak motzailak.blogspot blogean
∞Elkarrizketa: Mendaroko familiari eginiko elkarrizketa, Barren astekariko 741. zenbakian
Argazkiak: