Urte sasoi honetan Qubrantahuesos probarako (ekainaren 19an izango da) buru belarri prestatzen dihardute txirrinduzale dezentek. Eta Asturiasekoa sasoi puntua neurtzeko proba aproposa zen asmo horretan dabiltzan askorentzat.
Zikloturista probetako erregea den Ivan Santurdek irabazi zuen, beste behin, Covadongako klasikoa. Castro Urdialesekoak hiru ordu, 17 minutu eta 17 segundo behar izan zituen 105 kilometroko ibilbidea osatzeko. Azken igoera egiten bizkorrena ere bera izan zen, 40 minutu eta 46 segundoan igo zituen Covadongako aldapa pikoak. Elgoibartik eta Mendarotik joan ziren txirrindularien artean, berriz, Gorka De La Horrak egin zuen denborarik eta posturik onena. Altzolako txirrindularia 32. postuan sailkatu zen 3:31:44 denborarekin, hau da, irabazlearengandik 14 minutu eta 27 segundora. De La Horrak 49 minutu eta 56 segundo behar izan zituen azken igoera egiteko.
•Elgoibar eta Mendaroko txirindularien sailkapena
- 32. Gorka De La Horra Irastorza (3:31:44)
- 74. Carlos Rodriguez Mariño (3:38:14)
- 87. Ignacio Diaz Alberdi (3:40:15)
- 294. Gotzon Zulaika (3:56:23)
- 305. Miguel Angel Urkiza (3:57:04)
- 345. Garikoitz Muñoz Blazquez (3:59:02)
- 423. Igor Iraolagoitia (4:04:06)
- 433. Jonatan Romera Herrero (4:05:06)
- 496. Unai Muñoz Olazabal (4:07:48)
- 589. Iosu Juaristi (4:13:04)
- 631. Josu Motriko (4:15:05)
- 691. Ander Zulaika (4:18:49)
- 761. Enekoitz Elorza (4:22:55)
- 939. Mario Romero (4:30:28)
- 1.044. Raul Santamarta (4:36:17)
- 1.116. Alberto Diaz Regueiro (4:40:15)
- 1.183. Oier Irazabal Garciandia (4:42:36)
- 1.193. Francisco Javier Rubio (4:43:01)
- 1.271 Alberto Seijas Casado (4:46:16)
- 1.291 Ion Irazabal Garciandia (4:46:47)
- 1.295. Aitzol Urain (4:46:54)
- 1.320. Israel Soto (4:48:32)
- 1.601. Arkaitz Martinez Irizar (5:01:49)
- 1.640 Borja Rodriguez (5:03:29)
- 1.658 Ricardo Huidobro Torinos (5:04:13)
- 1.745 Egoitz Mendikute (5:09:01)
- 2.267 Alfredo Irusta Ayerza (5:45:33)
Ikusi hemen: sailkapen osoa