Hasi dituzte Kultur Etxean igogailua jartzeko lanak

elgoibarren.net 2010ko mai. 26a, 12:31

 
Beharginek hasi dituzte Kultur Etxean igogailua jartzeko lanak. Sei hilabeteko epea izango dute eraikin historikoaren ertzean igogailua jartzeko. Lanok 142.297 euroko (BEZ gabe) kostua edukiko dute.
Bestalde, anbulatorioa eta kiroldegia batuko dituen igogailua egiteko lanak ere hastear daude.

 


 Ikena 2001 enpresako langileek gaur bertan hasi dituzte Kultur Etxean igogailua jartzeko lanak. Zapateroren Gobernuak emandako dirulaguntzei esker egingo diren bost proiektuetako bat da Kultur Etxean igogailua jartzearena. Igogailua eraikinaren aldamenetik jartzea erabaki zuen Udalak, eskaileren zulotik beharrean, bi aukerak aztertu eta gero. Eztabaida sortu zuen erabaki horrek eta aurkako iritziak ere plazaratu zituzten EA alderdiak eta zenbait herritarrek, baina azkenean eraikinaren ertzetik egingo da.

1706639671592 Hasi dituzte Kultur Etxean igogailua jartzeko lanak

•Anbulatorio pareko igogailua

  Dagoeneko lizitatu dituzte, bestalde, Anbulatorio paretik kiroldegira igogailua jartzeko lanak. Proiektu hori, Kultur Etxeko igogailua moduan, Estatuak konbokatutako Tokian Tokiko Inbertsioen Fondo Estatalei esker egin ahal izango da, 445.407 euroko aurrekontua baitute lanok.
20 lagunentzako edukiera
  Igogailuak hamabost metroko aldea gainditzen lagunduko du eta hogei lagunentzako edukiera izango du (gehienez 1.500 kiloko zama eraman ahal izango du). Ateak altzairu herdoilgaitzezkoak izango dira eta kabinako paretak, berriz, kristalezkoak.

Lotura duten albisteak: