Gidariak autotik bere kabuz irtetea lortu du, baina Mendaroko Ospitalera eraman dute, badaezpada. Goizeko 8:00-8:30ak inguruan gertatu da istripua.
Honakoa ez da ingurune honetan gertatu den aurreneko istripua; 2007ko urtarrilean, 70 urteko gizonezko bat hil zen, pixka bat beheraxeago, auto batek harrapatuta. Orain dela gutxi, berriz, beste istripu bat ere izan da inguru honetatik gertu, Kiroldegia eta Basarte auzoa batzen dituen bidean, hain zuzen ere.
•Istripuaren argazkiak: