Altzolako zeharbidearen segurtasuna hobetzeko 600.000 euro inbertituko ditu Diputazioak

elgoibarren.net 2010ko mai. 28a, 14:52

Orain gutxi amaitu zuten Olasoko errotonda zatitua nola geratu den ikusteko bisita egin du gaur Eneko Goia Azpiegitura foru diputatuak. Bide batez, Foru Aldundiak Altzolako zeharbidean segurtasuna hobetzeko 600.000 euro inbertituko dituela aurreratu du Goiak. Era berean, Olasoko errotondatik Sigma auzorako sarrera-irteera berri bat egiteko asmoaren inguruko azalpenak eman ditu Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak. Azkenik, kanposantuko zartadurak aurten konponduko dituztela adierazi du.

 

1706639669052 Altzolako zeharbidearen segurtasuna hobetzeko 600.000 euro inbertituko ditu Diputazioa

  Gipuzkoako Foru Aldundiak 600.000 euro baino apur bat gehiago inbertituko du Altzola zeharkatzen duen N-634 errepide zatian trafikoa “lasaitu” eta bide segurtasuna hobetzeko “ahalegin garrantzitsu” batean. Asmo horren eraikuntza proiektua dagoeneko idatzita dago eta lanetarako lau hilabeteko epea aurreikusten du Eneko Goia Azpiegitura foru diputatuak. Olasoko errotonda berria ezagutzeko egin duen bisitan eman ditu Altzolako proiektuari buruzko azalpenok. 
10.300 ibilgailu egunean
Altzolako zeharbidearen proiektuak N-634 errepidearen 0,5 kilometroko zatia (53,480 kilometro puntutik 54,000 kilometro puntura bitartekoa) hartzen du. Diputazioak eginiko ikerketen arabera, egunean 10.300 ibilgailu pasatzen dira bertatik, %9 ibilgailu astunak. Proiektuak, funtsean, hiru ardatz ditu:
  1. 1706639669116 Altzolako zeharbidearen segurtasuna hobetzeko 600.000 euro inbertituko ditu Diputazioa

    Trafikoa “lasaitzea”: N-634ak dituen bi zirkulazio lerroak estutu egingo dira, bakoitza 2,75 metrora ekarriz, horrela ibilgailuen abiadura mantsotzeko. Bi lerroak bereizteko barne erdibitzaile bat ere diseinatuko da, goratua, oinezkoak babesteko, eta behar bezala seinalizatutako oinezkoen pasabide bat. Hartara, ibilgailuei eragotzi egingo zaie elkar aurreratzea, kontrako bidean sartzea eta itzulbidea hartzea. Lan horiez gain, errepidearen alboetako etxebizitzen arteko oinezkoen ibilbideak egokitu egingo dira, bazterbideak handituz eta espaloiak eginez joan-etorri tartean, bi noranzkoetan dauden autobus geralekuen artean. Donostia alderako autobus geltokia egiteko hormigoi armatuzko horma eraiki beharko da, 40 metro luze eta altueran bi metro izango dituena, behar adinako tokia egiteko autobusaren maniobretarako, markesina jartzeko eta erabiltzaileentzat arrapala bat egiteko.
  2. Zubia egokitzea: Zubian metalezko karela jarriko da bi noranzkoetan, zubiaren euste sistema horrelako egiturentzako baldintza onenetara egokituta.
  3. Bainuetxeko zumardiarekiko lotura hobetzea: Puntu horretan bi itxaroteko lerro jarriko dira, zirkulazio lerroa kontrako noranzkoan zeharkatzen duten sarrera posible bakoitzarentzat bana. Hori egiteko elektrizitate lineari eusten dioten zutoinak eta bidegurutzeko argiak aldatu beharko dira. Argiak oinezkoen babesguneetako baten erdian jarriko dira, hiru argi, behar duten orientazioarekin, argi paldo berri batek eusten diela.

1706639669198 Altzolako zeharbidearen segurtasuna hobetzeko 600.000 euro inbertituko ditu Diputazioa

Sigmako sarrera-irteera berria
  Olasoko errotonda zatitua egin ostean, obren bigarren zatia gauzatzea falta dela jakinarazi du Alfredo Etxeberriak. “Behin errotonda eginda, -ezinbesteko baldintza zen-, Sigma auzorako sarrera-irteera berria egiteko asmoa daukagu”. Lur asko mugitu beharko dute obra hori egiteko eta errekasto baten gainetik zubi txiki bat ere egin beharko dute (ikus ondoko argazkian).

Kanposantuko zartadurak
  Olasoko errotonda egiteko lanen ondorioz Olasoko kanposantuan agertu ziren zartadurak konpontzeko asmoaren berri ere eman du alkateak. Lanotarako 71.000 euroko aurrekontua aurreikusi dutela azaldu du eta lanak aurten hasiko dituzte.


Lotura duten aklbisteak: