Txahalaren jaiotzak ezustean harrapatu zuen behiaren jabea, Irunaso (Aiastia) baserriko Agustin Mugerza. “Banekien egun hauetakoren batean jaiotzekoa zela, baina ez nuen uste horrenbeste jenderen aurrean jaioko zenik”. Azoka ikusten ari ziren askok igarri zioten behiari zerbait gertatzen zitzaiola. “Urduri zegoen, orain etzan egiten zen, tentetu hurrengoan… ezinegona igartzen zitzaion”, adierazi du jaiotzaren lekuko izan zen elgoibartar batek.
Halako batean, jendea idi demak ikusten ari zen unean, behia etzan egin zen eta erditzen hasi. Txahalaren hankak agertu ziren lehenik behiaren atzealdetik, eta minutu batzuren buruan txahala egiteko eginahalean jardun ostean, Agustin Mugerza berak lagundu zion txahalari, tirakada txiki batekin amaren barrutik irteten. Sekula ikusi gabeko ikuskizuna izan zen gehienentzat eta zur eta lur geratu ziren asko, ume zein nagusi.
•Hemendik urte batzutara sokamuturran
Txahal txikiari, jaio den leku eta egunaren ohoretan “Trinitate” deitu beharko diola esan zuen Agustin Mugerzak, Arno Zezenetako ugazabak. Beharbada, hemendik urte batzuetara San Bartolome jaietako sokamuturran ikusiko dugu “Trinitate”, jaiotzen ikusi duten horietakoren baten atzetik ziztu bizian, nork daki?

Argazkiak: