Mugitzeko oso zaila zelako kendu zuten Harri Beltza idi probetatik, eta 50 urte inguru erabili gabe egon ondoren, Soarteren idiak saiatu ziren iazko Trinitate jaietan Harri Beltza mugitzen. Sekulako ikusmina piztu zuen, orduko hartan ere, probaldiak. Idiek ahalegin handia egin zuten arren, Harri Beltzak bere legea ezarri zuen eta bi plaza eta 4,20 metro besterik ez zuten mugitu. Ekitaldi haren ondoren, harri beltzaren fama “txarra” areagotu egin zen. Evaristo Valdesen idi pare ikusgarriak, gazteak eta sekula proban ibili gabekoak izan arren, berehala uxatu zituen egon zitezkeen zalantza guztiak. Indarra soberan dutela erakutsi zuten 1.300 kiloko idiek, eta santiamen batean gainditu zuten Soarteren idiek iaz ezarritako marka. Hogei minutuan 21 plaza, lau metro eta 20 zentimetroko marka ezarri zuten. Idien jabea, Evaristo, pozak ezin kabituta zegoen probaren amaieran. Plaza gizona dela erakutsi zuen 70 urteko gizonak eta gozatu ederra hartu zuen bere idiek egindako lanarekin.
•Hirukotea nagusi
Juanategiko idi parearen indar erakustaldiaren ostean, zalantzak zeuden Belarretaren hiru idiak gai izango ote ziren asturiar arrazako idi parearen marka gainditzeko. Normalean idi pareak ibiltzen dira probetan, eta Belarretaren hiru buruak uztarri berean nola moldatuko ziren ikusteko ikusmina zegoen, horren plaza txikian nola moldatzen ziren ikustekoa, batik bat. Harriaren pisua (2.100 kilo) mugitzeko erakutsi zuten erraztasuna bezain arin uxatu zituzten zalantzak ere. Elkarrekin tira egitera ohituta zeudela igarri zen hasieratik eta bata bestearen atzetik egin zituzten plazak. Azkenean, 32 plaza osatu zituzten. Marka bikaina.

•Belarretari omenaldia
Probaldiaren ondoren Jose Salegi Belarreta omendu zuten antolatzaileek, idi probetan egindako ibilbideagatik. 84 urteko mutrikuarra Zumarragan bizi da gaur egun, baina 20 urte baino gehiago eman zituen Elgoibarko Belarreta baserrian, eta hortik datorkio ezizena. Idi dema proba ikusgarria ikusi eta irabazi ostean esker onez jaso zuen Belarretak omenaldia, Salegi sendiko kide guztien babesarekin. Herri Kiroletan aditua den Ziriako ere bertan zen eta Belarretak hainbat urtean idi proben alde egindako lana goraipatu zuen Arrate Irratiko esatari ezagunak.
•Argazkiak:
|
|
{mosimage} |