•Gazta eta Zanpantzarrak Nagusien Danborradan
Aurtengo Nagusien Danborradako gaia gazta izan da, eta zanpantzarren konpainia, berriz, “sorpresa zaratatsu” gisa iragarri zuten ezustekoa; urtero-urtero berrikuntzak gaineratzen baitituzte danborradaren antolatzaileek. Danborradaren hasiera iragarriz herriko kaleak zeharkatu zituzten Azpeitiko dozena bat zanpantzarrek. Haien atzetik 210 bat lagunek osatutako danborradak, Udal Musika Bandaren laguntzaz, danbor doinuz girotu zituzten kaleak.
Danborradari hasiera ematen dion kainoikadaren aurretik Udal Musika Bandaren 125. urteurrenarekin gogoratu ziren Atabal taldekoak (danborradaren antolatzaileak), eta Bandako zuzendariak, Jose Antonio Osorok, oroigarri bat (Danborradako zapia) jaso zuen Juan Carlos Arrietaren eskutik.
•Zirkoa umeen danborradan
Zirkuan girotutako karroza izan da, berriz, Inazio Bereziartua Musika Eskolak antolatzen duen umeen danborradako protagonistetako bat. Pailazoak, malabaristak, dantzariak, era guztietako animaliak ikus zitezkeen karroza gainean, Majestik zirkuari ez zitzaion detailerik falta.

- ARGAZKI guztiak mediatekan: 2010eko Trinitatea Jaiak
- BIDEOAK
•Irunasoko behiak txahala egin du Trinitateetako azoka berezian
•Belarretaren hiru idiek Juanategiren biek baino plaza gehiago egin dituzte
Argazkiak:
|
|