•Igerilekuen ordutegia ohikoa izango da:
Ekainean eta uztailean:
- Astelehenetik barixakura: 11:00etatik 21:00etara
- Zapatu eta domeketan: 10:00etatik 21:00etara.
- Instalazioak 20:00etan itxiko dituzte
•Iaz 55.000 erabiltzaile
Kirol Patronatutik emandako datuen arabera, iaz 55.000 erabiltzaile ibili ziren igerilekuetan, eta uztailaren 11n ibili zen jende gehien. Hona hemen azken urteotako erabiltzaile kopuruaren bilakaera:
- 2009: 55.000
- 2008: 34.342
- 2007: 15.000
- 2006: 29.000
- 2005: 32.000
•Haurrentzako igeriketa ikastaroak
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak bi eta bederatzi urte arteko haurrei zuzendutako igeriketa ikastaro berriak antolatu ditu udarako. Ikastaro horiek lau asteko iraupena izango dute (ekainaren 28tik uztailaren 22ra arte) eta parte hartzaileei zuzendutako bi saio izango dira asteko (goizez edo arratsaldez). Igeriketa ikastaroetan parte hartzeko asmoa duten guztiek Olaizaga kiroldegian eman dezakete izena.
Harremanetarako:
- Telefonoa: 943 74 44 15
- Faxa: 943 74 37 54
- posta elektronikoa: olaizaga@teleline.es
∞Lotura duten albisteak:
- Iaz baino 20.000 erabiltzaile gehiago Mintxetako igerilekuetan (2009-09-15)
- Beroarengandik ihesi sekula baino jende gehiago igerilekuetan (2009-07-22)
- Txikizioak beste behin ere Mintxetako igerilekuetan (2009-07-16)
- Txiringitoa edukiko dute Mintxetako igerilekuek (2009-05-12)