Eguerdiko 13:00ak inguruan harrera ekitaldia egingo dute, eta bertan Udal Txistulari Taldeak eta Haritz dantza taldeko dantzariek parte hartuko dute, besteak beste. Ekitaldi horretan auzoan hildako hainbat lagun; Ignacio Kortaberria “Otzua” eta Iñaki Arrieta “Lerun Txiki”, besteak beste, omenduko dituzte, denak ere proiektu honetan lan egindakoak.
•Omenaldi sorpresa
Hildakoez gain, bizi-bizirik dagoen eta Idotorbe-San Pedrorekin lotura berezia duen elgoibartar bat ere omenduko dute. Honen izena, baina, sekretupean gorde nahi dute antolatzaileek. Omenaldien ostean, bertsolarien eta herri kirolen txanda izango da gero, eta haiek bukatutakoan, 14:30ak aldera, bazkaltzeko batuko dira elkartean bertan.