Proba arratsaldeko 16:ooetan hasiko bada ere, errepidea 15:00etatik 21:00etara bitartean itxita egongo da. Parte hartzaile guztiek hamar kilometro eta erdiko ibilbidea osatu beharko dute hiru ekitalditan.
Aitor Arrieta elgoibartarrarentzat bigarren parte artea izango da aurtengoa, iaz parte hartuzuen-eta estreinakoz. Arazo mekanikoen ondorioz ezin izan zuen nahi eta uste bezain ondo ibili, eta, hortaz, iazkoa hobetzea izango da bere helburua.