Goizeko 11:00ak pasatxoan abiatu ziren apustulariak udaletxeko plazatik. Bost kilometro inguruko bidea egin behar zuten antxintxika Lizarpe gainera arte, eta ondoren, kana erdiko bi enbor ebaki behar zituzten. Aldapan gora Mikel Ugartetxeak aurrea hartu zion Unai Salegiri, eta azkeneko metroak oinez egin arren, minutu bateko aldea atera zion Saroberi Lizarpeko gainean. 28 minutu eta 30 segundoko denbora egin zuen Mikel Ugartetxeak Lizarpe gainera arte. Arnas estuka iritsi zen Sarobe, baina aizkoran gehiago zela erakutsi zuen, eta aise irabazi zuen, bost minutu inguruko aldea aterata. Sarobek 40:43ko denbora behar izan zuen guztira, eta, Rubiok, 45:38koa.
Garaikurrak banatu ostean, Lizarpe elkarte ingurura batu zen jendea. Lizarpe gastronomia elkartekoek hirugiharre eta txorizo ogitartekoak prestatu zituzten, apustua girotze aldera, eta eskertu zuten Gaintxipixaren magalera gerturatu zirenek.
*Bideoa: apustuko irudiekin osatutako bideoa igoko dugu prest dagoenean
•Argazkiak:
|
|
|
|
|
|
|
|