Martxan da 'Oin alai' programaren proba pilotua

elgoibarren.net 2010ko eka. 8a, 13:14

{vimeo}12391324{/vimeo}Astelehen honetan jarri da martxan Oin alai, 5 eta 10 urte bitarteko umeak eskolara oinez joateko programaren proba pilotua. Ikastolako eta Herri Eskolako 121 ikaslek 40 helduren eta udaltzainen babesa izan dute eskolara oinez joateko. Ikasleen eta laguntzaileen ibilbidea jarraitu dugu. (bideoa eta argazkiak dauzka)

  Proba pilotua ekainaren 18ra bitartean luzatuko da, sor litezkeen arazoak antzeman eta konpondu ahal izateko. Datorren ikasturtetik aurrera ekimen hau behin betiko abian jartzea da Oin alai programaren sustatzaileen nahia. Atzo, estreinako eguna zela-eta, trikitilarien trikiti doinuek girotuta egin zuten eskolarainoko bidea 121 ikasleek (72 Ikastolakoak, eta 49, Herri Eskolakoak).
 
Lotura duten albisteak:
Argazkiak:

1706639640976 Martxan da 'Oin alai' programaren proba pilotua

1706639641045 Martxan da 'Oin alai' programaren proba pilotua

1706639641127 Martxan da 'Oin alai' programaren proba pilotua

1706639641160 Martxan da 'Oin alai' programaren proba pilotua