Hiru erlojupekoetan azkarrena izan zen Ander Vilariño, eta hiruetan zazpi minututik jeistea lortu zuen. Hori egin zuen bakarra izan zen. Bigarren posturako egon zen borroka handia. Azkenean, Joxe Labaka nagusitu zen, bi segunduko aldea atera zien Aingeru Castrori eta Joseba Zapiraini.
•Aitor Arrieta bere mailako bigarrena
Guztira 46 autok amaitu zuten proba, tartean Aitor Arrieta elgoibartarrak. Arrieta gustura dago sailkapen nagusian egindako 15. postuarekin eta baita autoarekin ere, “primeran” moldatu baitzen Aiastia-San Migelgo bihurgune gaiztoetan. Sailkapen nagusian lortutako postu onaz gainera, bere mailako bigarren postuan, Etxebarriko Urtzi Beristainen atzetik, sailkatu da Arrieta San Migelgo Rallysprintean parte hartzen duen bigarren aldian. Batak zein besteak Renault Clio Sport autoa gidatzen dute.
Bide bazterretan bildu ziren jarraitzaileen animuak eskertu nahi ditu, bide batez, Arrietak, “taldekoak (Escuderia Eibar) eta betiko laguntzaile eta babesleak ere eskertu nahi nituzke, beraiek gabe ezinezkoa baita kirol honetan aurrera egitea”, gaineratu du.
•ETB-3n emango dute
Eguazten honetan (ekainak 9) ETB-3 katean emango dute San Migelgo rallysprintaren laburpen bat, gaueko 21:30ean hasiko den saioan.

Sailkapena San Miguel
- Ander Vilariño//Angela Vilariño 20:07,7
- Joxe Labaka//Aitor Otaegi +01:13,1
- Aingeru Castro//Angel Castro +01:15,0
- Joseba Zapirain//Estibaliz Armendariz +01:15,6
- Ruben Garcia//Borja Aguado +01:26,2
•Bideoa (Youtubetik)
{youtube}12lL-JW2iOg{/youtube}
*Goiko argazkian Txus Jaio.