•Hauexek izan dira 2010eko emaitzak:
PERTSONAK | EUSKARAZ |
% |
6.385 |
2.655 | 41,58 (*2008an 39,57) |
•Adinaren arabera zera ageri da:
GUZTIRA | HAURRAK |
GAZTEAK |
HELDUAK |
ADINEKOAK |
|
euskaraz % | % 41,58 |
%56,5 | % 48,1 | % 38,16 | % 32 |
•Giroen arabera zera ageri da:
GIROA | IKASLEEN IRTEERA | JOLASLEKUAK |
EROSKETA giroa | FAMILIA giroa | GAZTE giroa | TXIKITEOA |
eusk % | 45,8 | 52,17 | 35,63 | 40 | 36,88 | 39 |
- Giro ezberdinei dagokienez, jolaslekuetan, ikasleen irteeran eta familia giroan izan dira emaitzarik hoberenak, ondoren datoz txikiteoa, gazte giroa eta erosketa giroa.
- Familia giroari dagokionez, zertxobait jaitsi da erabilera orokorra, eta batez ere, adinekoengatik, haur eta gazteen erabilera igo egin baita giro honetan.
- Txikiteoan ere zertxobait jaitsi da erabilera, eta aurreko giroan bezala, adinekoen erabilera izan da jaitsierarik handiena izan duena (45etik 18,51ra). Haur eta helduek mantendu egin dute erabilera eta gazteek igo.
- Erosketa giroan 2007tik 2008ra emandako jaitsiera (%32,6tik 22,05era), berreskuratu da eta 2010ean erabilera % 35,63ra igo da, 2007ko kopurura hurbilduz.
- Ikastetxeetako irteeretan ere gauza bera gertatu da, erabilera 39,7tik 45,8ra igo da 2007 urteko erabilera (42,7) gaindituz.
- Jolaslekuetan eta gazte giroan mantendu egin da erabilera, hala ere, aipatzekoa da adinekoek bi giro horietan izan duten beherakada. Beherakada hau negatiboa bada ere, kontuan izan behar da, adibidez, Gazte giroan gainontzeko adin tarte guztiek gora egin dutela euskararen erabileran.
- Belaunaldi bakoitzak esparru ezberdinetan dituen gorabeherei buruz, esan behar da helduek eta zaharrek gorabehera handiak azaltzen dituztela. Helduen kasuan, txikiteoan % 30,68 egitetik 50etik gorako erabilera izatera pasatzen diran jolaslekuetan eta ikastetxeetako irteeran. Gauza bera gertatzen da adinekoen kasuan, % 18 inguru egitetik ia 38ra pasatzen dira bi giro horietan. Argi geratu da adinekoek helduek bezalaxe haurrekin jolas giroan erabiltzen dutela euskara gehien.
- Gazteek, berriz, arraroa bada ere, ikastetxeetako irteeretan erabili dute euskara gutxien baina gainontzeko giroetan % 52tik gorakoa izan da erabilera. 2008ko neurketan ere ikastetxeetako irteeran entzun zen euskara gutxien gazteen artean. Horren arrazoia zein den ez dakigu baina agian kanpotik datozen ikasleek (etorkinak, inguruko herrietakoak…) eragina izan dezakete hizkuntz ohituretan. Adibidez, gazte giroaren neurketa ez da larunbat arratsaldean egiten, kanpotar asko egoten baita gurean eta horrek emaitza itxuraldatu dezake.
- Haurrei dagokienean, honako hau esan genezake: haurrek, oro har, bataz beste % 50etik gorako erabilera mantendu dutela, familia giroan % 66ra iritsiz. Datu positiboa dela uste dugu.
•Azken hamar urteetako joera
Bukatzeko, esan beharra dago finkatu egin dela azken urteotako euskararen erabilera, hamar urtetako datuak begiratu besterik ez dago:
2000 | 2004 |
2006 | 2008 | 2010 | |
GUZTIRA |
% 38'3 | % 41,4 | % 39,7 | % 39,57 | % 41,58 |