Finalista Eguna 2010

Morkaiko 2010ko eka. 9a, 10:57

Aurtengo Finalista Egunean, 31 umek jaso dute domina Morkaiko M.E.-an eskutik, urtean zehar egindako mendi kopuruaren arabera.


 Urtero legez, San Pedron geneukan hitzordua. Oinez igotzera animatu zirenak, erdiak inguru izan ziren, beraien gurasoen babespean. Euria ere, lagun izan genuen bide guztian. Eguerdiko 12:30ean heldu ziren azken umeak Idotorbe-San Pedroko elizapera. Dena prest zegoen domina banaketarekin hasteko, baina aurtengo honetan, urteroko protagonista bat falta zen. Pako Iriondok ezin izan zuen han egon, zoritxarreko gertaera bat medio: bere emazteak betiko utzi gintuen goizaldean. Pako gogoan, zapatuan herritar askok izan genuen moduan, domina banaketari ekin genion. Umeek gustura hartzen dituzte metalezko piezak. Urtean zehar egindako merituen errekonozimentu polita dira dominak. Ondoren, hamaiketakoa egiteko aukera izan genuen danok batera. Datorren urtean ume gehiago animatuko direlakoan, bukatutzat eman genuen aurtengoa. Morkaikotik, eskerrak eman nahi dizkiegu, parte hartu duten guztiei.

1706639639655 Finalista Eguna 2010

1706639639724 Finalista Eguna 2010