•Ardi txuri-urdinak
Realaren kamiseta soinean eta gazta lehiaketetan horrenbeste sari irabazteko ezinbestekoak izan diren ardiez inguratuta ageri da Rosa Mari Salegi, Mausitxa baserriko gaztagilea, Noticias de Gipuzkoa egunkariak Reala Lehen Mailara igotzearen alde egin duen babes kanpainako argazki dotorean (ikusi PDF formatoan). “Nire ardiak? Realzaleak! Zer uste zenuen ba?” irakur daiteke bertan.
•Sukaldari realzaleak
Mendaroko Landa jatetxe ezaguneko ugazabek, Juan Mari eta Asier Landa anaiek talde donostiarra odolean, eta argazkian ikys daitekeen moduan buruan, daramatela erakusten dute Diario Vasco egunkarian Reala igotzeko zorian dagoela-eta egin dieten elkarrizketa umoretsuan. Juan Marik Realak Gijonen lehen liga irabazi zuen partida zuzenean ikusi zuela gogoratzen du bertan, Zamorak sartu zuen gola bere bizitzako “unerik onenetarikoa” dela aitortuz.
Oroitzapen txarren artean, orain hiru urte jaitsi zirenekoa baino, orain urte batzuk Liga irabazteko aukera Vigon galdu zuten unea dauka akorduan Juan Marik: “Maila jaistearena, hein batean, onartuta geneukan urte batzuetan arriskuan pasa eta gero etor zitekeela bagenekien-eta, baina, aldiz, irabaztea merezi genuen liga hura azken momentuan galtzen ikustea, Vigon izan bainintzen, mingarria izan zen oso”. Bigarren Mailako sufrikarioa nola pasa duten, entrenatzailea eta jokalariei buruz dituzten iritziak eta beste hainbat kontu ere hizpide dituzte bi anai futbolzaleok.
- Elkarrizketa osorik irakurtzeko: El Diario Vasco