{vimeo}11892890{/vimeo}Udalbiltzaren aldeko Elgoibarko babes taldeak, ‘Bai Udalbiltzari bai
Euskal Herriari’ lemapean, elkarretaratzea antolatu du zapaturako
(ekainak 12), Espainiako Auzitegi Nazionalean Udalbiltzaren kontra
hasiko duten epaiketa salatzeko. Udalbiltza auziaren nondik norakoak
azaltzen ditu babes taldeak helarazitako goiko bideoak.
Plaza Handian egingo dute elkarretaratzea, 12:00etan. EAk, Aralarrek eta Ezker Abertzaleak bat egin dute deialdi horrekin, eta "Madrilen azkeneko astakeria salatzeko" parte hartzera deitu dituzte herritarrak.