Lehen Mailako taldea eta primerako zaleak

elgoibarren.net 2010ko eka. 14a, 13:56

Gipuzkoako bazter guztietan ospatu zen atzo Reala Lehen Mailara itzuli izana, eta ospakizunek segida izango dute gaur. Elgoibarren ere realzale asko daude eta bakoitzak bere modura biziko zuen Realaren historiara pasako den eguna. Hain zuzen, zaleok igoera nola bizi izan zenuten jakin nahi du elgoiBARREN.net-ek. Eman zuen bizipen berri, eta bidali ospakizunaren argazkiak zein bideoak barren@elgoibarkoizarra.com helbidera. Zale txuri urdin batzuk ere topatu ditugu kalean, argazkian ageri diren Garbiñe Uriguen eta Garbiñe Gorostiza zale porrokatuak kasu. Egun handia izan zen eurentzat atzokoa eta gaur arratsaldeko ospakizunak ere ez dituzte galdu nahi.



1706639636692 Lehen Mailako taldea eta primerako zaleak

1706639636726 Lehen Mailako taldea eta primerako zaleak

1706639636762 Lehen Mailako taldea eta primerako zaleak