Aurreko urteetan baino parte hartzaile gutxiago izan arren (250 lagun 2008an eta 270 lagun 2009an), Elgoibar Bi Erroberatan txirrindulari ibilaldiko antolatzaileak pozik daude aurtengo ekitaldiarekin. Euria egitea zen domeka goizean Plaza Handian batu ziren 160 txirrinduzaleen beldurrik handiena, baina ez zuen tantarik bota goiz osoan eta arazorik gabe, -eroriko baten ondorioz hagin bat apurtu zuen neskatxaren zorigaitza izan ezik- egin zuten Sallobentera joan-etorria.
Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteko kideek ibilaldian parte hartu duten guztiak eskertu nahi dituzte eta baita antolakuntza lanetan lagundu dietenei eskerrak eman ere, hala nola, Udala, udaltzainak, Gurutze Gorria, Nava inprimategia eta Beristain Banaketak.
Izaera lehiakorrik gabeko ekitaldia da Elgoibar Bi Erroberatan, "besterik gabe, jendeak distantzia laburretan txirrindua gehiago erabiltzea da lortu nahi dugun helburua, bai eta txirrindularitza praktikatzeko ibilbide egokiak eskatzea ere", gogoratu dute antolatzaileek.

•ARGAZKIAK:
|
|
|
|
|
|