“Oraingoz, gure aportazio xumea blog hau (Mendaron guraso izatea) gidatzea izango da, komunikazioa hobetuz eztabaida aberatsagoak izango ditugulakoan”, azaldu du Mendaroko bikotea honek blogean bertan. Hausnarketa, iritzi, kexa edota txaloen bitartez seme-alaben heziketa hobetzen saiatzea da blogaren helburuetako bat, eta heziketa horretan eragin zuzena duten guztiei zuzenduta dago.
Adituei eginiko elkarrizketa eta bideoez gain, era guztietako gaiak landu dituzte orain arte: umeen negarren atzean ezkutatzen diren arrazoiak, haurren esfinterraren kontrolari buruzkoak, udaberriko eskulanak, zigorrak bai ala ez?, hazkunde-kurbak, e.a.
Hortaz beharra izanez gero, edota kuriositate hutsagatik bada ere, informazio erabilgarria aurkituko duzue blog honetan. Gogoratu, gainera, proposamenak eta ekarpenak egiteko aukera ere badagoela, eta euskaraz zein gaztelaniaz egin daitezkeela. (ikus hemen nola parte hartu)
- Ikusi hemen: Mendaron guraso izatea