Realaren autobusa 17:30ean pasatuko da Elgoibartik

elgoibarren.net 2010ko eka. 17a, 11:00

 
Gaur: 17:30ean pasatuko da Elgoibartik Realeko jokalariekin Gipuzkoan ibilaldia egingo duen autobusa. Espainiako Lehen Mailarako igoera jarraitzaileei eskertzeko egingo du Realak Gipuzkoako ibilaldia autobusean. Hasiera batean atzo ziren egitekoak, baina eguraldiagatik ibilaldia atzeratu egin behar izan zuten.


Lau geldialdi egingo ditu autobusak
  Zubietatik 12:30ean irtengo den jokalarien-eta autobusak hamalau herri pasatuko ditu eta lau geldialdi egingo ditu: Zumarragan (11:00etan), Arantzazun (13:00etan), Bergaran (16:00etan) eta Azpeitian (18:30ean).
  Bergaran geldialdia egin ostean pasatuko da Elgoibartik, arratsaldeko 17:30ean, hain justu. Elgoibartik Azkoitia alderantz joango da eta Azpeitian egingo du autobusak azken geldialdia, 18:30ean.

Autobusaren ibilaldiaren ordutegia
  • 09:30. Zubieta (Donostia).
  • 10:00: Tolosa.
  • 10:20: Ordizia.
  • 10:30: Beasain.
  • 11:00: Zumarraga (geldialdia).
  • 12:00: Legazpi.
  • 12:30: Oñati.
  • 13:00: Arantzazu (lore eskaintza ama birjinari). Bazkaria.
  • 15:00: Irteera Arantzazutik.
  • 15:30: Oñati.
  • 16:00: Bergara (geldialdia).
  • 17:30: Elgoibar.
  • 18:00: Azkoitia.
  • 18:30: Azpeitia (geldialdia).
  • 19:45: Deba.
  • 20:15: Zumaia.
  • 20:25: Getaria.
  • 20:30: Zarautz.
  • 21:00: Zubieta (Donostia)

Informazio osoagoa Realaren webgunean
 
Argazkia: Diario Vasco.