Erronka moduan hartzen dute zikloturista askok Quebrantahuesos proba, 205 kilometroko ibilbide gogorrean igo eta jaitsi behar diren mendateak ez dira-eta nolanahikoak: Somport, Marie Blanque, Pourtalet... aski ezagunak guztiak Tourra dela-eta. Aurpegi ezagunak ere erakartzen ditu proba entzutetsuak; Edurne Pasaban mendizaleak eta Antonio Lobato telebistako aurkezle ezagunek, esaterako, iragarri dute parte hartuko dutela. Jatorriari dagokionez, berriz, mundu guztitik joandako txirrindulariak elkartuko dira irteeran, baina multzorik jendetsuena, beste behin, euskaldunena izango da, jakina denez afizio handia dago-eta parajeotan.
•Elgoibartarren parte hartzea azken edizioetan:
- 2006an 27 elgoibartarrek parte hartu zuten Quebrantahuesosen
- 2007an 20 elgoibartarrek
- 2008an 15 elgoibartarrek
- 2009an 25 elgoibartarrek