Markel Bergara, Realeko jokalari elgoibartarra, txoferraren pareraino joan zen herritarrak agurtzera eta animo eta oihu zaparrada itzela jaso zuen. Atea zabaltzeko ere eskatu zioten, bera hobeto ikusi ahal izateko. Autobusa, baina, atzerapenarekin zihoan nonbait, eta bere bidea jarraitu zuen. King-kong eta Madala parean realzale elgoibartarren babesa jaso ostean Azpeitira joan zen autobusa. Bertan egin zuen azken geldialdia eta azpeitiarrek ere harrera beroa egin zieten.