Superplast antzezlana 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako eta haien familientzako ikuskizuna da. Zabor jaunak planetaren botere osoa eskuratu du, eta zabortxoen armada munduko leku guztiak erasotzen hasi da. Hasieran, Zabor jauna ontziz, poltsaz, ordenagailu pantailaz eta beste hainbat hondakinez osatutako pilo handia baino ez zen. Formarik gabeko masa, eta itxura batean, arriskurik gabea. Egun batean, gizon batek lata bat bota zuen, eta Zabor jaunaren buruan jo zuen, burmuinari zegokion lekuan, hain zuzen ere. Hortxe hasiko da ikuskizunaren muina.
- Datorren barixakuan (ekainak 25) izango da programazio honetako azken ekitaldia. Pikor Teatroak Ellas bailan solas antzerkia eskainiko du.