Ibai Zubikaraik jaso du ikasle ohi aipagarrienaren saria IMH sarietan

elgoibarren.net 2010ko eka. 18a, 14:49


IMH Sariak banatu dituzte gaur eguerdian. Ekintzailetasuna eta nazioartean egindako lana goratu dituzte aurten, eta Ibai Zubikarai itziartarrak (1983) jaso du IMHko ikasle ohi onenaren saria. Korta Engineering Indiako zuzendaria da Zubikarai. Beste hainbat ikasle ere saritu ditu IMHk, tartean elgoibartar bat: Eduardo Etxeberria (1982). Sari banaketa ekitaldia Santiago Sastre IMHko irakaslea omentzeko baliatu dute, aurten erretiroa hartuko duela-eta.

1706639614828 Ibai Zubikaraik jaso du ikasle ohi aipagarrienaren saria IMH sarietan

 
  Makina Erremintaren sektoreari lotutako 17 enpresen parte-hartzearekin 2010eko IMH Sariak antolatu ditu Elgoibarko IMHk zortzigarren urtez. Honako hauek izan dira sarituak (ondoko argazkian agintari eta ordezkariekin):
 
  • Ibai Zubikarai (alkandora beltzarekin) bere ardurapean dauden Indiako langileez inguratuta.

    Ikasle ohi saritua: Ibai Zubikarai (Itziar, 1983). Proiektu Mekanikoen Garapeneko Goi-Mailako zikloa ikasi zuen IMHn 2001-2002 urteetan eta azken urtean Norma (Grupo CIE-Egaña) enpresan egin zituen praktikak produkzio eta kalitate departamentuan, Automozioko bi "linean" produkzioaren jarraipena egiten. Datu bilketa (pieza kopurua, denborak, arazoak…) eta 5S proiektuaren jarraipena egiten. Praktikak amaitu ondoren, 2003an IMHren jarraitu zuen Txandakako Ingeniaritza Ikasten eta Zumaiko Korta Group enpresan lanean hasi zen produkzio sailean. Ingeniaritzako atzerriko misioa Estatu Batuetan PST (Precision Screw Thread) enpresan egin zituen, bulego teknikoan. Ingeniaritzako ikasketak amaitu ondoren,  2007ko apirilean joan zen lehendabizikoz Indiara Korta Zumaiako lan taldearekin lehendabiziko hartu emana egitera azaroaren bertan gelditzeko. Ordutik Korta Indiako zuzendari bezala, departamendu guztiak lantzen ditu (produkziotik hasi, finantza ataletik pasa eta salmentetaraino). Ibairen helburu garrantzitsuenetako bat Korta Zumaiako lan jarrera eta metodoak Indiako plantan ezartzea da, empresa matriza eta Indiakoren arteko komunikazioa ahalik eta errazena egiteko. Aurrerantzean, Korta Indiarekin jarraitzeko asmoa du, egonaldiak murrizten joango bada ere. “Urte dexente dira etxetik urrun eta bueltatzeko gogoa ere badaukat”, azaldu du.
  • 2010eko ikasle aipagarria: Irene Ramos Cubillo Ermuarra (1974n jaiotakoa. Abokatua IMHn hasi aurretik), Ikasi eta lan produkzio bidezko mekanizazioaren goi-mailako heziketa zikloko ikaslea eta Abadiñoko Industrias LAIPen dihardu lanean (Ikasi eta lan sisteman ikasi duenez, hiru urtez aritu da lanean). 800 eurotako ikasketa poltsako saria jaso du. 
  • Fabrikazio arloko ikasle aipagarria saria: Irene Ramosi egokituko litzaioke berez, baina horrelakoetan bigarren espediente onenari ematen diote saria, aipamen berezia izenpean. Gauzak horrela, Arrasateko Pedro Marcos izan da irabazlea (1970. urtean jaioa eta autoeskolako irakasle lanean jardun zuen IMHn hasi aurretik). Proiektu Mekanikoen Garapeneko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea da. Pedro Marcosek Elgoibarko Etxe-Tarren egin ditu praktikak (Lanerako Prestakuntza) eta momentuz bertan jarraituko du lanean. Honek ere 800 euroko saria jaso du. 
  • Elgoibarko ikasle aipagarria: IMHk Elgoibarko ikasleei ere sari berezi bat eman nahi izan dio aurten eta Eduardo Echeverriari (1982an jaioa) eman diote. Proiektu Mekanikoen Garapenerako ikasle honek Udalak emandako plaka bat jaso du Elgoibarko alkatearen eskutik, eta IMHk 2010 urtean zehar IMHko elearning ikastaroak doan egiteko aukera eskainiko dio.
• Santiago Sastreri omenaldia 

1706639614988 Ibai Zubikaraik jaso du ikasle ohi aipagarrienaren saria IMH sarietan

Azkenik, IMH sarietako une hunkigarriena ailegatu da Santiago Sastre, IMHko irakasle elgoibartarrari, esker-ona adierazi diotenean. Santiago Sastrek ekainean hartuko du erretiroa eta IMH sortu zenetik irakasle izan da, baita ikasketa burua ere estreinako urteetan. David Urzainqui Lanbide Heziketako Sailburuordeak IMHren urrezko intsignia ipini dio eta IMHko zuzendariak “bokazio handiko irakasle” izan dela, eta eginkizun horretan “eredugarri” izan dela nabarmendu du.
 
 

1706639615035 Ibai Zubikaraik jaso du ikasle ohi aipagarrienaren saria IMH sarietan

Honako hauek dira (ondoko argazkian) IMH sarietako diploma banaketa ekitaldian parte hartu duten agintari eta ordezkariak: Elgoibarko Udaleko Alfredo Etxeberria Alkatea, David Urzainqui Lanbide Heziketako Sailburuordea, Koldo Arandia AFMko Presidentea, Xabier Ortueta AFMko Zuzendari eta IMHko Presidentea eta Joxean Egaña, IMHko Zuzendaria.

1706639615092 Ibai Zubikaraik jaso du ikasle ohi aipagarrienaren saria IMH sarietan

1706639615149 Ibai Zubikaraik jaso du ikasle ohi aipagarrienaren saria IMH sarietan