Errobera gaineko infernua izan da aurtengo Quebrantahuesos hotza eta euriaren ondorioz

elgoibarren.net 2010ko eka. 21a, 14:01

Euria eta hotza izan dira Quebrantahuesos zikloturista probako -205 kilometro- protagonista nagusiak. Eguraldiaren ondorioz jende askok laga zuen bertan behera proba. Elgoibartik hamazortzi lagun zeuden izena emanda, baina hamairu elgoibartar besterik ez ziren ailegatu helmugara, tartean bi emakume: Ainhoa Lendinez eta Koro Gabiola. Azken honek bere blogean kontatu ditu Somport, Marie Blanque edo Portalet moduko mendate ezagunak igo eta, batez ere, jaisten, pasatutako une latzak. Bere esanetan, "Bizikleta gaineko infernua" izan zen. (sailkapena dauka)



1706639609504 Errobera gaineko infernua izan da aurtengo Quebrantahuesos hotza eta euriaren ondorioz

  Luze eta sakon, xehetasun guztiekin, kontatu du Koro Gabiolak Quebrantahuesosen pasatako sufrikarioa. Bigarren aldiz parte hartu du aurten proba entzutetsuan eta bere helburua kronometroa ahaztu eta hasieratik bukaerara arte gozatzea bazen ere, hotzak eta euriak ez zioten gozamenerako aukerarik txikiena ere laga. Gorputza berotan sartzearren, "behingoagatik" mendateak igotzea jaistea baino nahiago zuela aitortu du. Buelta eman eta proba bertan lagatzea ere behin baino gehiagotan pasa zitzaion burutik, beste askok egin zuten moduan, alabaina, puntu batetik aurrera, erretiratu eta autobusaren zain hotzak hiltzen geratzeak beldur gehiago ematen ziola-eta aurrera jarraitzea erabaki zuen. Hotzaren ondorioz dardarka ibili zela une askotan eta bikoitz ikusten hasi zela ere aipatzen du, besteak beste.

1706639609536 Errobera gaineko infernua izan da aurtengo Quebrantahuesos hotza eta euriaren ondorioz

  Ainhoa Lendinezk ere antzerako bizipenak izan zituen. "Somporten eta Portaleten hotzarekin sufritu nuen ikaragarri, malkoak ateratzeraino, baina beheraka uste baino askoz hobeto ibili nintzen, eta Marie Blanquen gora ere gozatzeko aukera izan nuen”. Lehen parte hartzea zen Lendinezentzat eta probari beldurra kentzea zen bere helburuetako bat. Helburua lortuta hurrengo urtean berriz itzultzeko asmoa dauka. Ez zaizkio, hala ere, Quebrantahuesoso honetan ikusitako irudiak berehalakoan ahaztuko: “Marie Blanquen jendea botaka ikusi nuen, hanka lurrera botata ere bai asko. Proba gogorra da oso, baina behin beldurrak uxatuta gogotsu nago datorren urtean berriz parte hartzeko”, adierazi du.
 
Elgoibartarren sailkapena (postua-izena-denbora)
  • 252 Andoni Ortega Agote (6:38:13 )
  • 492 Gorka Zabala Zabaleta (6:52:01)
  • 536 Ibon Gabilondo Altuna 536     (6:54:21)
  • 940 Unai Narbaiza Gantxegi (7:11:54)
  • 2.032 Javier San Andres Toledano  (7:49:49)
  • 2.033 Javier Torquemada Quintas (7:49:50)
  • 2.044 Alberto Mugica Arkarazo, (7:50:08) 
  • 2.780 Koro Gabiola Colina   (8:18:55)
  • 2.781 Iñaki Iraola Moyano  (8:18:56)
  • 3.894 Ainhoa Lendinez Garate (9:05:43)
  • 4.035 Aitor Romera Irizar  (9:17:37)
  • 4.036 Alex Galarraga (9:17:37)
  • 4.269 Mikel Gabilondo Aizpitarte  (9:31:49)
*Sailkapen osoa
 
•Elgoibartarren parte hartzea azken edizioetan: