Dena prest udako solstizioari ongi etorria emateko

elgoibarren.net 2010ko eka. 22a, 12:00

 
Udako solstizioaren ailegaera –ekainaren 21ean- ospatzeko egitarau berezia prestatu du Atxutxiamaikak eguazten honetarako. Egun berean, ekainaren 23an, hasiko dira Altzolako San Juan jaiak (egitaraua dauka). Lerun Txiki baserrri okupatuan ere kontzertuekin ospatuko dute urteko gaurik motzena, eta magikoena. 

 


Umeak hasi dira San Juan sutara botatzeko erregaia pilatzen.

Udako solstizioari ongi-etorria
  San Juan suen inguruko kondairak azalduko dituzte Atxutxiamaikako kideek bihar (ekainak 23) Plaza Handian, 18:00etatik aurrera. Kondairen jatorria eta zergatiak azaltzeko gaian adituak diren lagunak gonbidatu dituzte, gainera; euskal mitologiako pertsonaiak, alegia. Ondoren, suaren inguruan edabe magikoa prestatu eta banatuko dute, eta akelarrea egingo dute gero, suaren inguruan dantzan eta kantuan eginez. Gaztetxoenentzat arriskurik gabeko ekintza izango da, sua gezurrezkoa izango da-eta. Iluntzeko 21:00etan amaituko da udako solstizioari ongi-etorria egiteko antolatu duten jaia.
 
Kontzertuak Lerun Txikin 

1706639609102 Dena prest udako solstizioari ongi etorria emateko

Egunaren amaieran, San Juan bezperako supazterrak pizten hasiko dira han eta hemen. Herrigunean asko bajatu da suak pizteko ohitura baina baserri askotan ez dute ohitura galdu oraindik. Elgoibarko Lerun Txiki baserri okupatuan ere piztuko dute sua, eta 22:00etan Klabo Oxidado (Soraluze) eta Tangana Show taldeek kontzertua eskainiko dute. Mendaron, berriz, Herriko Enparantzan piztuko dute sua 22:00ak inguruan. Aurrez, 19:30ean, Karaokea egingo dute frontoian eta Trikixapo aisialdi taldeko kideek ogitartekoak banatuko dituzte bertaratutakoen artean.

1706639609143 Dena prest udako solstizioari ongi etorria emateko

 
San Juanak Altzolan
  Altzolako jai batzordeak egitarau zabala prestatu du eguaztenean hasi eta  domekan (ekainak 27) amaituko diren San Juan jaietarako. Ondorengo lerroetan daukazue egitarau guztia.

23 EGUAZTENA

14:30 Txapliguak eta kanpai jotzea
20:00 Meza eta santuari jaietako zapia jartzea
20:30 San Juan zuhaitza jartzea
23:00 San Juan sua, ibaian
Ondoren, dantzaldia
03:00 Txokolate jana
24 ZAPATUA
6:00 Portaletan San Juan adarrak jartzea
11:00 Meza eta prozesioa
12:00 Herri kirolak
22:00 Parrila jana
Ondoren, dantzaldia
03:00 Txokolate jana
25 BARIXAKUA
11:00 Umeentzako tailerrak
13:00 Euskal karaokea
14:30 Herri bazkaria
16:30 kiribil
18:00 Zezentxoak eta poniak
19:30 Txokolate jana
22:00 dantzaldia
26 ZAPATUA
15:30 Mus txapelketa
17:00 Zezentxoak eta poniak
18:00 xake txapelketa
19:30 Parrila jana
21:00 Dardo txapelketa
22:30 Dantzaldia
03:00 Txokolate jana
27 DOMEKA
12:00 Auto telegidatuen erakustaldia
16:30 Betiko jolasak
18:00 Zezentxoak eta poniak
19:00 Poker txapelketa