Gazteen eguneko egitaraua osatzeko deia egin dute

elgoibarren.net 2010ko eka. 23a, 15:12

 
HARRO2 taldeak eta Gazte Asanbladak sanbartolometako gazteen egunerako egitaraua osatzeko deia egin dute. Zapatu honetan (ekainak 26) egingo dute gai honen inguruko asanblada. Madalako parkean izango da, 11:00etan.

 


  Herriko gazte guztiak daude asanblada irekian parte hartzera gonbidatuta. Hala ere, bilerara joaterik ez dutenek guztiokharro2gmail.com helbidera bidali ditzakete proposamenak.

1706639607373 Gazteen eguneko egitaraua osatzeko deia egin dute

Jarri al zara pentsatzen noizbait gure herriko jaixetako gaztien egunian? Ze iruditzen zaizu? Gotiberak, patata tortilla lehiaketa, txaranga, bazkaria, futbola zezenekin, karaokea, kontzertuak... Zertan hartzen dozu parte? Zer aldatuko zenuke? Zer gehitu?”, hausnarketa egiten dute HARRO2ko kideek.  Gazte guztientzako  gazteen eguna denen artean sortzea da euren asmoa, eta horretarako antolatu dute asanblada irekia. “Gazte elgoibartar denak gonbidatu nahi ditugu parte hartzera, ideiak eta proposamenak jaso elkarrekin eztabaidatu eta gazteen gustuko jai egun bat sortzeko”.