“Jakinaraziko dizuegu erreportajea grabatzera etorriko diren eguna”, idatzi du oharrean. Auzokideei erreportariei askatasunez berba egiteko deia ere egiten du zapatu arratsalde eta gauetan jasan behar izaten dituzten arazoak behin eta berriz errepikatzen direla-eta nazkatuta dagoen herritarrak. Besteak beste, “zaratak, borrokak, mehatxuak, hiri altzarietan eta auto partikularretan kalteak, etab.” Aipatzen ditu. Guztien indarrak batuta indar gehiago egiteko aukera izango dutela aipatuz amaitzen da oharra.