Partaideek hiru kirol modalitatetan hartu beharko dute parte. Hasteko, zazpi kilometro inguru egin beharko dituzte bizikletan, eta ondoren, Plaza Handian 25 kiloko zakua bizkarrean hartu eta 400 metro egingo dituzte harekin, San Bartolome eta Errosario kaleak aldenik alde zeharkatuz. Azkenik, 1.500 metroko ibilbidea osatu beharko dute antxintxika.
Aurreko aldietan, herritar ugarik parte hartu dute proba honetan (50 lagunek iaz), eta orain daukan ibilbidetik egiten denetik, David Condek ezarri zuen errekorra iaz: 18 minutu eta 25 segundo.