Gaur arratsaldean argazkiko bi emakume hauekin, Madala inguruan, topo
egiten baduzue, kontuz. Zahar etxetik ihes egin dute, eta itxuraz
ahulak diruditen arren, doazen lekura doazela, nahasmena sortzen dute.
Bakarrik egiten dute dantza, itsasoa ikusi nahi dute eta arriskutsuak
izan daitezke. Zahar-etxeko arduradunek hiri guztitik jarri dituzten
kartelek diotenaren arabera, hobe da haiei kontra ez egitea. Jakinaren
gainean zaudete.